JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

18/08/2018
GOIKOETXEA AHALGUZTIDUNA HONDARRIBIAN

Zumaia-ko aurrelaria, Aldazabal kide duela, Jostaldi-n bertoko Grand Slam-az jabetu zen Olharan-Irastorza garaituta (13-15, 6-15)

        2018.eko Jai Alai World Tour zirkuituan inoizko Goikoetxea handiena ikusten ari garen sentsazioa dauka batek baino gehiagok. Atzo bertan bere kide Ibon Aldazabal-ek “agian Iñaki handiena oraintxe ari gara ikusten, ala ez bada urre egongo da” zioena. Argi dagoena zera da, jokatzen duen kantxa guztietan ahalguztiduna zein den argi uzten ari dela Goikoetxea.
      Atzo Jostaldi pilotalekua goraino bete zen eta denek Goikoetxearen erakustaldiaz gozatu zuten. Bere hirugarren Grand Slam-a irabazi zuen zumaiarrak, orainartean JAWT-ean partidu bakarra galduta duenak. Markinako Master-eko finala hain zuzen. Atzokoan Olharan eta Irastorza bikoak joku batean bakarrik eutsi zituzten aurkariak. Aldazabal-en zalantzazko hasierak eman zien bizitza bikote frantziarrari (11-6). Berrittuko atzelaria zentratu zenean, finalak nabarmen hartu zuen kolore urdiña. Goikoetxeak agintea hartu eta buelta eman zion markagailuari (13-15). Bigarrenean, etzen kolorerik izan. Goikoetxea eta Aldazabal-ek bikote osoa osatu zuten eta aurkariek ez zuten min egiteko erarik topatu (6-15). Orain, Aitzuri dago Goikoetxea-ren zai.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago