JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

25/08/2018
EGIGUREN FINALISTA ZUMAIAN BAINA BAJA DONOSTIKO BALDA PILOTALEKUAN

Bart Lopez-ekin Zulaika-Minvielle garaitu zituen (15-12, 15-11) Aitzuri baina min hartu eta ez da gaur Donostia-n arituko; Olharan izango da ordezko

        Aitzuri pilotalekuan giro dotorea bizi izan zen bart eta finalaurreko dotorea ikusi ere. Zumaia-ko Masterreko lehen finalistak ezagutu ziren. Egiguren eta Lopez-ek lortu zuten garaipena 2-0 (15-12, 15-11) baina ez aurrez sufritu eta lana gogotik egin barik. Zulaika-Minvielle bikoa fin hasi zen eta lehen jokua berenganatzeko zorian ere izan ziren. 4-8 edo 10-12 aurreratuta ere izan ziren baina Egiguren eta Lopez-en azken takada batek jokua zapuztu zien (15-12). Bigarrenean ere ez zituzten kontuak erraz izan faboritoek baina jokua beti kontrolpean izan  zuten eta 15-11koak finalerako txartela eman zien. Laurek jokatu zuten partidu txukuna baina une konkretuetako akatsek erabaki zuten lehia.
       Partiduaren azken txanpan Egiguren-ek zaintiratu txiki bat somatu zuen bere bikian eta ezin izango du gaur Baldan aritu. Ordezko lanetan Olharan arituko da. Hasierakotik bikoa guztiz aldatzen da atzo, baita lesioa tarteko, Etchetok uko egin baitzion Baldan jokatzeari. Olharan-Aldazabal / Olha-Inza izango da bigarren finalaurrekoa.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago