JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

25/08/2018
ALBERRO-LOPEZ ETA OLHA-INZA DIRA DONOSTIKO BALDA-ko FINALISTAK

Zulaika-Irastorza eta Olharan-Aldazabal  garaitu dituzte gaur oso sarrera dotorea izan duen jaialdian

        Jaialdi dotorea gaur Baldan bizitakoa. Bertan, Zulaika-Irastorza eta Olharan-Aldazabal ziren faborito baina ez batzuek ez besteek ez dute lortu finalerako txartelik.
       Zulaika eta Irastorza fin aritu dira baina aurrean topatutako zapata ere makalekoa izan da. Unai Alberro eta Lopez-ek bikote sendoa osatu dute. Lehen jokua faboritoek eraman dute (15-11). Bigarrenean, Lopez-n domeinua tarteko, Unai Alberro arrotu egin da eta tantu bikainak lortuaz gora etorri 11-15 irabaziaz. Deseberdinketa oso parekatu baten ostean, Zumaiako atzelariaren pilotakada handi batek apurtu du partidua Zulaika buruzgain pasa ostean errebotetik bueltan (5-4).
       Bigarren finalerdia erosoagoa izan da garaileentzat nahiz eta bigarren jokuan larri izan kontuak. Olha eta Inza 6-15 nagusitu dira lehen jokuan aurkariek emaniko erraztasunak probeztuz. Olha maisu gisa eta Inza oso seguru. Bigarrenean asko hobetu dute jokua Olharan eta Aldazabal-ek baina ez da nahiko izan deserbdinketa behartzeko (13-15).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago