JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

1/09/2018
GOIKO ETA IRASTORZA ZUMAIAKO FINALEAN

Bart, kostata bada ere, Olharan eta Etcheto garaitu zituzten (15-14, 15-12) bertoko Masterreko bigarren finalerdian; gaur finala Donosti-n, bihar berriz Aitzuri-n

        Beste asteburu ikaragarri bat zesta punta zaleentzat. Atzo hasi eta bihar arte hiru jaialdi zein baino zein hobe jokatuko dira Zumaia eta Donostian. Atzo Aitzurin bertoko Masterreko bigarren finalerdia, gaur Baldan (18:00etan) Donosti Master Series finala eta bihar berriz Zumaian (18:00etan) finala.
       2018.eko Jai Alai World Tour zirkuituaren azken lehiaketak dira, denak ere bikain joandakoak. Kalitate itzeleko partiduak eta giro itzela pilotalekuetan. Binaka, finalok jokatuta, Barcelona, Durango eta Gernika (Urriko) soilik geratuko dira jokatzeke.
       Goikoetxea eta Irastorza-k ranking-eko lehen postuak ziurtatuak dituzte, are gehiago atzoko garaipenaren ostean. Zumaiako Aitzurin Olharan eta Etcheto garaitu zituzten 2-0 (15-14, 15-12). Finalerdia ikaragarria izan zen. Erritmo bizia, kalitatea sobera eta emozioa gainezka, batez ere lehen jokuan. Goiko eta Eric 14-8 irabazten zihoazen eta aurkariak, era bikainean jokatuta, 14-14 jarri zuten markagailua. Sustoa bakarrik izan zen gerriko gorridunentzat azkenean garaipena beraiek lortu baitzuten (15-14). Bigarrean ere oso parekatua izan zen baina azken txanpan zirkuituko pilotari nabarmenenak apurtu zuen berdintasun hori, nola ez, Iñaki Goikoetxea zumaiarrak.

Gaur eta bihar finalak

        Gaur arratsaldez Donostiko Balda-n bertoko finala jokatuko da eta bihar ordu berean Aitzuri-n Zumaiako finala. Bi final ikaragarri, bereziki biharkoa. Gaur, Alberro eta Lopez arituko dira Olha-Inza bikotearen kontra. Final irekia da bakoitzak finalaurrekotan erakutsitakoaren arabera. Dena den, Lopez-ek markatu beharko lituzke finalaren erritmoak eta hori horrela garaipenaren bidean jarri etxeko pilotaria. Halere kontu izan beharko dute oso forman dagoen Olha-rekin. Bihar Zumaian final bikainenetarikoa; Goikoetxea-Irastorza / Egiguren-López. Hala eta guztiz ere, oraindik ez da ziurra Mikel Egiguren-en partehartzea bere eskuin besoan arazoak baititu pasa den ostirala ezkeroztik. Donostiarrak gaur egingo du froga erabakiorra.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago