JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

2/11/2018
IÑAKI GOIKOETXEA-ren ZIRKUITUA

Gernikako Urriko Masterra irabazita zumaiarrak bere erabateko nagusitza erakutsi zuen berriz ere; Irastorza aldiz atzelari onena

         JAI ALAI WORLD TOUR zirkuitua, binakakoari dagokionez, Gernikan bukatu zen astelehenean URRIKO masterra jokatuta. Pilotalekua ikaragarria, giroa halakoa, jokua bikaina eta bukaera betikoa. Iñaki Osa ‘Goikoetxea’, Hernández-ekin batera, garaile Olharan eta Lopez garaituta 2-1 (15-10, 13-15, 5-2).
          Zirkuituko onenaren saria ere jaso zuen Goikoetxeak Gernikan. Postua aurrez jada ziurtatua izan arren, gorenean bukatu nahi izan zuen lehiaketa eta joku itzela kantxaratu zuen zumaiarrak. Markina-ko masterra ezik, lehena, dena irabazi du Goikoetxeak. Atzelari denekin jokatu du eta abantaila izan edo ez, agintari ahalguztiduna izan da.
         Gernikan, txapela nagusia jasotzean, beste puntista bikain bat izan zuen alboan. Erik Irastorza, 2017 tristea igarota, 2018.eko atzelari onenaren saria jaso zuen berak egindako denboraldi itzelaren lekuko.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago