JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/12/2018
ETXEKO IZARREN TXANDA IRITSI DA

Goikoetxea eta Lopez-ek bihar ekingo diote Banakakoari Zumaiako Aitzurin jokatuko diren finalaurrekoetan (19:00etan) 

        Heldu da gaur egungo zesta munduko bi erreferentzi nagusiak kantxaratzeko garaia. Banakakoan estreineko partidua jokatuko dute Lopez eta Goikoetxeak bihar Zumaiako Aitzurin, etxean (19:000etan).
         Finalaurrekoak jokatuko dira eta beraien zaleen aurrean jokua eta ‘arrankea’ atera beharko dute final nagusian egon nahi izanez gero. Goikoetxea da titulua erdiesteko faborito nagusia baina lehia horretan arerio nabarmenena Imanol Lopez dela ere denok jakina da. Lehen finalerdia jokatuko du atzelari zumaiarrak eta bertan Olha izango du aurkari. Iparraldeko aurrelaria ausarta da eta edozertarako gaitasunak dauzka. Lehen partidua eman zuen lehen ezustekoa Olharan kanporatuta eta, ezer galtzeko barik, bigarrena emateko arriskuak hartuko ditu seguru. Lopez hasieratik sendo aritu beharko da bestela lanak izan ditzake finalean izateko.
        Antzeko egoeran ekingo dio lanari Aimar berritxuarrak. Goikoetxea ahalguztiduna du aurrean eta arriskatu beharra dauka ezer egitekotan. Partidu luzera zumaiarraren indarrak ez du parekorik.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago