JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/12/2018
GOIKOETXEAK BERE EXERLEKUA BERRESKURATU DU

Lopez-ek estu hartu du lehen jokua irabazita (12-3) baina ostean agintea hartu eta hurrengo biak irabazita (7-12, 2-5) hamabigarren Banakako txapela erdietsi du 

             Zumaiako Aitzuri pilotalekuak bukaera ezinhobea eman dio denboraldiari gaur iluntzean. Sarrera bikaina izan da bertan eta ikuskizuna ere beste horrenbeste; Goikoetxea eta Lopez-ek argi utzi dute zergaitik diren azken hamarkadako izar nagusiak.
           BANAKAKOA izan da jokuan eta horri ez diote uko egin ez batak ez besteak. Lehen jokuan ezustekoa eman du Lopez-ek. Ti-ta batean 12-3 hartu du mendean Goikoetxea. Indarrez apurtu du arerioa. Goikoetxeak erreakzionatu beharra zeukan. 2-7 aurreratu da bigarrenean eta jada denak desberdinketara begira zeudela 7-7koa jarri du atzelari zumaiarrak markagailuan asko arriskatuaz bada ere. ‘Red-Bull’-eko mutilarentzat sustoa besterik ez da izan. 7-12 irabazi du. Desberdinketan Goikoetxeak, osoago, arriskatu egin du eta ondo atera zaio (2-5).
         Goikoetxeak Banakako tontorra ikututa bukatu du urtea eta Jai Alai World Tour-eko agintari nagusia izan dela argi utziaz. Lopez-ek galdu egin du bai baina bere pilotari zena eta kalitatea nabarmendu beharra dago.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago