JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/07/2019
MARKINA-KO UNIBERTSITATEAK IREKIKO DU GAUR JAI ALAI WORLD TOUR ZIRKUITUA

Barandika-Salegi / Arbe-Lekerika eta Hormaetxea-Aimar / Olharan-Inza arituko dira lehen Master Series-etako finalaurrekoan bila

         GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA-n aurkeztu eta Markina-ko Unibertsitatean hasiko da gaur (22:00etan) 2019.ko Jai Alai World Tour Zirkuitua.
         Karmen egunez jokatuko den finalaren bila eta finalaurrekoen aurrekari lez, bi lehia interesgarri aurreikusten dira gaur puntista askoren ‘kabi’ izan den pilotalekuan. Lehen final laurdenean Barandika-Salegi eta Arbe-Lekerika  arituko dira nor baino nor gehiago. Denak ere ondo ezagunak eta askotan kontra aritutakoak. Markinar eta gernikarrak nahasian heurentzat sari izan daitekeen finalaurrekoaren bila. Denak DANIA-n ibilitakoak, gazteak baina pilotari zailduak. Aurreko koadroetan Markiñako ‘katamixerra’ eta Gernika-ko izar berria. Artista bata, indartsuagoa bestea. Atzean kontrakoa, Salegi tantua eusten artista eta Lekerika hausteko gaitasunen jabea. Partidu erakargarri bezain berdindua.
         Ostean, Hormaetxea-Aimar eta Olharan-Inza lehian. Bikain jokatzen ari dira azken hilabetean laurak eta joku puntu hori erakutsi nahi dute Unibertsitatean. Iparraldekoak Mexiko-n denboraldi bikaina burututa datoz, Hormaetxea Donibane Lohitzunen irabazita eta Aimar beti fin, batez ere, etxeko partiduetan. Jaialdi benetan bikaina Markinakoa.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago