JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

13/07/2019
GERNIKAN HASIERA ETA MARKINAN FINALAURREKOAK, ASTEBURURAKO PLAN DOTOREA

Gaur gauean (21:30etan) eta bihar arratsaldean (18:00etan) jaialdi bikainak iragartzen dira Bizkaiko bi egoitza nabarmenenetan

                  Asteburu gozagarria daukagu oraingoa.  Gernikako Jai Alai frontoian gaur gauez eta bihar arratsaldez Markinako ‘Uni’-an bi jaialdi ikaragarri iragartzen ditu Jai Alai World Tour-ak.
                Gernikan bertako Gran Slam-ari emango zaio hasiera. Lehen partiduan etxeko lehengusuak arituko dira lehian. Beaskoetxeak Lopez izango du kide eta Barandikak ostera Ekhi. Lehenak dira faborito baina gazteek iaz lehiaketa bikaina burutu zuten Gernikan eta badute errepikatzeko gogoa. Ostean, Goikoetxea-Lekerika (iazko txapeldunak) Erik Mendizabal eta Etcheto dituzte aurkari. Hemen ere lehenak faborito baina partidu erakargarria da eta ikuskizuna handia seguruenik.
                Markina-ko biharko jaialdia ere bikaina. Masterreko finalaurrekoak eta Karmen eguneko txartelak jokuan. Mendizabal-Irastorza / Arbe-Lekerika. Beteranoak faborito baina gazteak gogotsu sartuko dira kantxara eta ezustekoa emateko prest. Ostean Goikoetxea-Aldazabal eta Hormaetxea-Aimar. Aurrean zumaiarraren indarra eta bermiotarraren ausardia lehian, atzean anaien artekoa, erakargarria benetan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago