JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/07/2019
HORMAETXEA ETA AIMAR UDAKO LEHEN EZUSTEKOA EMAN DUTEN PUNTISTAK GAUR ‘UNI-AN

Goikoetxea eta Aldazabal menderatu dituzte eta Markinako Master finala jokatuko dute asteartean; beste finalistak hutsik egin ez duten Erik-Irastorza

                  Giro dotorea gaur Markinako ‘Unibertsitatean’ non udako lehen ezusteko nabarmena eman den. Karmen eguneko Markinako Master finala Erik Mendizabal eta Irastorza-k  Hormaetxea-Aimar bikoaren aurka jokatuko dute. 
                Azken hauek Goikoetxea eta Aldazabal menderatu dituzte (2-1) iñor gutxik uste bazuten ere. Lehen jokua Hormaetxearena izan da. Erakustaldia eman du bermiotarrak Aimar bikain batel lagunduta. Faboritoak motel eta ritmoa hartu ezinik. Bigarrena parekatuagoa izan da eta 13-15 irabaztea lortu dute Goikoetxea eta Aldazabalek. Joku hobea erakutsi dute biek eta gehiago izan dira. Sustoa bere horretan geldituko zela uste zuten jada denek. Dena den, sustoa benetako ezusteko bihurtu da desberdinketa 5-3 Hormaetxea eta Aimar-ek irabazi dutenean.
                Aurrez, Erik Mendizabal eta Irastorza-k ez dute huts egin. Lehen jokuan asko sufritu dute Arbe eta Lekerika-ren aurkakoan (15-14) baina bigarrean aixe atera dute aurrera. Gehiago izan dira eta finalean ere faborito izango dira.
Gernika-n, partidu bikainak
                Beste alde batetik, atzo hasi zen Gernikan bertako Grand Slam Saria.  Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Lekerika bikoteek beren lehen puntuak lortu zituzten baina benetako lana egin behar izanda.  Barandika-Ekhi eta Erik-Etchetok asko estutu zituzten izar nagusiak eta bi norgehiagokak desberdinketan erabaki ziren. Partidu luze eta parekatu bezain bikainak jokatu zituzten zortzi protagonistek denei aho zapore goxoa utziaz.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago