JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

29/07/2019
ERABAKITA GERNIKAKO GRAND SLAM-eko SEMIAK ETA LEKEITIOKO MASTER FINALA

Ordezkapenez jositako asteburuan Hondarribiko Grand Slam-eko beste jardunaldi bat ere jokatu da Jostaldi pilotalekuan

                  Asteburu bete betea izan du Jai Alai World Tour Zirkuituak.  Ostiralean Hondarribian hasi, atzo Gernikan jarraitu eta gaur Lekeition bukatu du bere ekiña zesta puntaren trenak. Halere, asteburukoa ordezkapenez josia izan da. Jostaldi frontoian ez ziren Beaskoetxea eta Etcheto egon, Gernikan Inza falta izan zen eta gaur Lekeition Egiguren eta Etcheto-k ez baitute jokatu al izan.
                   Ordezko printzipala Aimar berritxuarra izan da. Hiru pilotalekuetan aritu da bera, Markinan hain itxura eman ostean bere ‘cachéa’ irabaziaz. Hondarribian eta Lekeition Etcheto-ren lekua hartu du eta Gernikan berriz Inza-rena. Ladutxe izan zen  Beaskoetxea-ren ordezko Hondarribian. Gernikarra justu antzean dabil eta bi partidu jarraian ez ditu jokatu nahi izan. Etxekoari eman dio lehentasuna. Egiguren-ek nahi baina ezin. Hondarribia, Gernika eta Lekeitio zituen bere agendan baina gaur ezta Santi Brouard-en egon. Hormaetxeak bete du bere lekua.
                 Guztia kontuan hartuz, partiduen izaera dena aldatu da eta denetarik izan bada ere, partiduak ez dute pilotazalea asebete. Hondarribia-n partidu biek faborito nabarmenak zituzten. Bakoitzak bere papera bete zuen nahiz eta era oso ezberdinean izan. Erik eta Ekhi-k Ladutxe eta Minviella aixe menderatu zituzten (13-15, 9-15). Egiguren-Lopez bikoak irabazi bai baina estu, oso estu, ibili ziren bi jokuetan (15-13, 15-14).
                 Gernika-n finalaurrekoak erabaki ziren atzo gauez. Partidu dotore eta erakargarritasun handikoak aurreikusten ziren baina dena ezerezean geratu zen. Bi lehiak nahiko kaxkarrak atera ziren. Beaskoetxea eta Lopez-ek Egiguren eta Aimar gainetik pasa zituzten, batez ere lehen jokuan (15-4). Bigarrena ere 9-1 hasi zuten Diego eta Imanol-ek baina azken txanpan aurkariak piztualdia izan eta markagailua itxuratu zuten (15-10). Ostean, Goikoetxea-Lekerika jaun eta jabe Hormaetxea-Aldazabal bikoaren aurrean (15-8, 15-10). Garaileak txukun, etzuten besterik behar izan. Galtzaileak ez ziren ondo aritu. Hori bai, finalaurrekoak erabakita lotu ziren. Printzipioz erakargarriak ere badira.
                  Bukatzeko gaur Santi Brouard pilotalekuan Erik-Aldazabal eta Zulaika-Lopez nagusi. Barandika-Lekerika eta Hormaetxea-Aimar garaitu dituzte hurrenez hurren igandeko finalerako txartela soineratu dituztelarikelarik.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago