JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/06/2014
BERDINTASUNA PRO-AM ZIRKUITUAREN AZKEN EKINEAN

Lau bikote paretsuk ekingo diote gaur (19:30etan) Bilboko Club Deportivo pilotalekuan JAI ALAI WORLD TOUR-aren barneko lehen lehiaketaren azken faseari

JAI ALAI WORLD TOUR-ak ekainaren 13an ezagutuko ditu PRO-AM egitasmoaren txapeldunak. Halere, gaur arratsaldez finalerdiak jokatuko dituzte hurrengo ostiralean lehia nagusian izateko aukeran dauden lau bikoteek.
Lehen finalerdia ARBE-SUSO eta MORESMAU-I.ERKIAGA bikoteek jokatuko dute. Lehenak Gasteiz-ko PRO-AM GREENCAPITAL Saria lortu zuten, bigarrenek aldiz Hondarribian dastatu zuten garaipenaren zaporea. Hori dela eta, oso finalerdi borrokatua iragarten da. Hala adierazi dute bi atzelari aurkariek; “finalerdia irabazi nahi badugu zihur jokatu behar dugu eta gure erritmoa ezarri. Aurkari gogorrak ditugu aurrez aurre, lau bikote oso parekatu suertatu baitira” dio Edu Suso gasteiztarrak. “Denak bikote onak garela uste dot eta lehiak, denak, gogorrak eta parekatuak izango direla uste dut” dira Ibai Erkiaga-ren hitzak.
Bigarren finalerdia ere parekatua dela esan liteke nahiz eta agian Egiguren II-Lignau bikoaren aldeko joeratxoa badagoen. Halere, Julen Del Rio arabarrak badu irabazteko asmorik, “bikote denak oso berdinduta daudela uste dut. Aurrefinaletan gure ekina Mikel Egiguren deseroso jokatzera behartzea da, horrela izan bait ditzazkegu aukerak”. EGIGUREN II-LIGNAU / OLHA-DEL RIO da iragarritako lehia eta, hori horrela, kalitatezko partidua izateko osagai denak jarrita daude.
Gaurko irabazleek, hurrengo ostiralean FINAL NAGUSIA jokatuko dute eta galtzaileek ostera hirugarren eta laugarren posturako lehia. Ekainaren 13an, aurrez, hiru bikotek osotutako kiniela bat ere jokatuko da 18:30etan hasita.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago