JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

4/08/2019
TENTSIOZ ETA EMOZIOZ JOSITAKO JAIALDI BIKAINA

Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Lekerika Gernikako Grand Slam finalean izango dira bart finalaurreko borrokatu batzu irabazi ostean

                  Bikaina! Halakoa bart Gernika Jai Alai pilotalekuan jokatutako finalaurreko jaialdia azaltzeko erabili beharreko hitz egokiena. Jendetza batu zen bertan eta ziur iñor etzela damutu. 
                    Kirol alorrean, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Lekerika izan ziren garaile eta finalean dira. Dena den, galtzaileek ere nota bikaina merezi dute. Hormaetxea-Aldazabal eta Barandika-Ekhi ere itzelezko mailan aritu ziren.
                     Lehen partiduko lehen jokuak bakarrik hutsegin zuen non 15-6 gailendu ziren Beaskoetxea eta Lopez. Hurrengoa ezberdina izan zen, Hormaetxeak aurrean bikain amaitu zituen tantuak eta Aldazabal-ek atzean Lopez eutsi eta, batzutan dominatuaz, deseberdinketa bortxatzeko zorian izan ziren (15-14) baina ezin.
                     Ostean, denbora luzez gogoan izango den partidua jokatu zuten Goikoetxea-Lekerika eta Barandika-Ekhi bikoteek. Lehenak irabazi zuten (15-13, 12-15 eta 5-4), denek merezi izan bazuten ere. Atzeko koadroetan parekotasuna eta jokua soberan, aurrekoetan denetariko tantu zorta, ausardia, tentsioa,…finalaurrekoa erabakiko zuen azken tantura artean. Azkenean, iazko txapeldunak garaile eta tituluaren defendatzaile izango dira hurrengo larunbatean. Laurak harmailak zutik eta txaloartean utzi zuten Jai Alai kantxa.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago