JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/08/2019
FINAL IKARAGARRI BATEN ESPEROAN

Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Lekerika arituko dira bihar Gernikako Grand Slam-a irabazi eta pilotazalea gozatu arazteko asmotan

                  Oraindik pasa den larunbateko jaialdiak utzitako aho zapore goxoegia ahantzi ezinda hurreratuko da pilotazale bihar Gernik Jai Alai pilotalekura (21:30etan). Bertan, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Lekerika arituko dira partidu nagusian non bertako Grand Slam titulua jarriko den jokuan. Goikoetxea eta Lekerikak iaz irabazi zuten, Lopez lehen edizioan izan zen txapeldun Olharan-ekin batera eta Beaskoetxea aurten estreinatzeko gogotsu ageri da, hain zuzen, etxekoen artean falta zaion titulua erdiesteko helburuaz baita gernikar beteranoa. Pausu bakarrera daukate denek ere saria baina pausua nekesa izango da. Nekesa denentzat baina akaso gehiago Beaskoetxea eta Lopez-entzat.
               Goikoetxea eta Lekerika bikote oso sendoa osotzen dute eta gauzak estu izan direnean ere aurrera atera dituzte. Artean, Lopez-en besoak zalantzak sortzen ditu nahiz eta berak topera egongo dela argudiatu. Konfiantza osoa izatea zaila.
                Lehen partiduan Barandikak ez du jokatuko eta bere tokia Olharan-ek beteko du. Olharan-Ekhi / Hormaetxea-Aldazabal, bikaina partidua. Gaur Hondarribian ere izango da ikuskizunik; Egiguren-Lopez eta Zulaika-Aimar bikoteek bertako Gran Slam ligatxua bukatutzat emango dute eta finalaurrekoak erabakita geratuko dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago