JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/08/2019
ERIK-EKHI eta OLHA-ETCHETO, MEREZIMENDU OSOZ

Hondarribiko Grand Slam finalaurrekoetan Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Aldazabal garaitu eta finala jokatuko dute hurrengo ostiralean

                  Giro bikaina eta pilotazale asko bart Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan non bertoko Grand Slam-eko finalaurrekoak jokatzen ziren. Guztiak gustura bezain harrituta irten zuten bertan bizitakoarekin.
               Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Aldazabal ziren bi norgehiagokak irabazteko faborito baina ez batzuek ez besteek etzuten irabazi. Erik-Ekhi eta Olha-Etcheto gehiago izan ziren inolako presio Gabe kantxaratu eta oso ondo jokatuta. Finala jokatuko dute hurrengo ostiralean.
               Erik Mendizabal eta Ekhigoi Martinez  Egiguren-Lopez bikoa baino gehiago izan ziren eta bi jokotan (10-15, 10-15) garaitu zituzten. Trinidad-en jaiotako aurrelariak tantu zoragarriak bukatu zituen aurrean atzean Ekhi-k itzelean jokatzen zuen artean. Egiguren saiatu zen bai baina ezin. Lopez etzen ondo aritu, errebesez bakarrik ezin da maila honetako partidurik aurrera atera. Eskubiz pilota asko utzi zizkion Erik-eri ahoko zuloan eta, noski, honek probeztu egin zituen.
                Bigarren finalaurrekoan, joku eta emozio gehiago. Emaitza berriz ere adituek uste zutenaren kontrakoa. Olha-Etcheto bikoa Goikoetxea-Aldazabal garaitzeko gai izan zen (15-13, 14-15 eta 4-5). Bikaina partidua. Lehen jokua faboritoen aldekoa izan zen arren iparraldekoak ekiñean jarraitu zuten. Heuren griña, jokua eta zortea tarteko hurrengo biak tantu bakar batez bada ere aurrera atera zituzten. Emozioa gainezka. Goiko eta Aldazabal indartsuago bai baña Olha eta Etcheto-ren griña goraipatzekoa benetan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago