JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

7/06/2014
MORESMAU-I.ERKIAGA eta EGIGUREN-LIGNAU FINALERA BILBON

Atzo gauez Arbe-Suso eta Olha-Del Río garaitu zituzten Bilboko Club Deportivo-an

JAI ALAI WORLD TOUR-aren lehen lehiaketak baditu bere finalistak. Bilbo-ko PRO-AM SARI NAGUSIA jokatuko dutenak Moresmau-Erkiaga eta Egiguren II-Lignau izango dira atzo Club Deportivo pilotalekuan Arbe-Suso eta Olha-Del Río garaituta..
Alameda Rekalde-ko kantxan jokatutako lehen finalaurrekoa erritmo bizikoa, ondo jokatutakoa eta parekatua izan zen. Moresmau eta Erkiagak irabazi zuten hirugarren eta azken set-en aurkariek egindako hutsei ezker batez ere. Aurrez, lehen lehia ere beraientzat izan zen, ziurtasuna izanez beren garaitzeko argudio nagusia. Arbe-k maisuki tanto dotore asko lortu zituen, Suso ere indartsu aritu zen baina egindako huts bakanek garaipena Moresmau eta Erkiaga-ri eman zioten. Bigarren set-ean, hutsak alde batera utzita, Markina-ko txikiak eta atzelari gasteiztarrak berdinketa lortu eta desenpatea behartu zuten. Azken set-ean berriz hutsak agertu ziren gorrien partetik eta garaipena Moresmau eta Erkiaga-rentzat (3-5).
Bigarrena ezberdina izan zen eta aixe atera zuen aurrera Egiguren II-Lignau bikoak (2-0). Lehen set-a, halere, oso ona izan zen. Borrokatua (15-12). Olha jokurako zegoen eta Egiguren-eri aurre egin zion aurreko koadroetan. Del Rio ezinean aritu zen lehia guztia eta hori bigarrenean asko nabarmendu zen (15-4).  Finala hurrengo ostiralean berriz Club Deportivo frontoian, baita 3. eta 4.posturakoa.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago