JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/06/2014
CLUB DEPORTIVO BILBAO PILOTALEKUAN EZAGUTUKO DIRA PRO-AM LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK

Egiguren II-Lignau eta Moresmau-I.Erkiaga dira bizkaitar hiriburuko kantxan txapelak irabaztekotan jokatuko dutenak

JAI ALAI WORLD TOUR-aren final nagusia bihar jokatuko da Bilbo-ko CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan. PRO-AM SARI NAGUSIA Egiguren II-Lignau eta Moresmau-I.Erkiaga bikoteen artean erabakiko da Olha-Del Río eta Arbe-Suso garaitu baitzituzten kantxa berean pasa den ostiralean.
Alameda Rekalde-ko kantxan jokatuko den partidu nagusia 18:30etan KINIELA batekin hasiko den jaialdiko higurren eta azken lehia izango da. Egiguren II eta Lignau dira faborito baina Moresmau eta Erkiagak Hondarribian ere eman zioten ezustekoa donostiar aurrelariari, orduan Etcheverry lagun zuela, eta kontu izan beharko du. Aurreko koadroetan aldea handia da Egiguren II-aren alde baina atzean berdin gertatu liteke Ibai Erkiaga-k berea ematen badu. Lekeitioko atzelaria ez da gorabehera handiak izaten dituen pilotari horietakoa eta Lignau menderatu beharko luke.
Aurrez, hirugarren eta laugarren posturakoan, Arbe-Suso eta Olha-Del Rio bikoteek jokatuko dute lehia parekatu eta interesgarri  batean. Dena den, jaialdia kiniela batekin hasiko da 18:30etan. Bertan, Ithurria-Izagirre, Zabaleta-Madarieta eta Korta-Ekhi arituko dira. Benetan jaialdi dotorea biharkoa.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago