JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/06/2014
EGIGUREN II ETA LIGNAU PRO-AM TXAPELDUN CLUB DEPORTIVO BILBAO PILOTALEKUAN

Moresmau-I.Erkiaga, xamur, garaitu zituzten (15-10, 15-8) sarrera bikaina izan zuen jaialdian

JAI ALAI WORLD TOUR-aren PRO-AM SARI NAGUSIA Egiguren II-Lignau bikoak lortu zuen atzo iluntzean irabazitako finalaren ostean. CLUB DEPORTIVO BILBAO bete egin zen jaialdi bikaina ikusteko eta denak gustora alde egin zuten bertotik. Dena den, finala aixe atera zuten aurrera aipatutakoek,  Moresmau-I.Erkiaga garaituta 15-10, 15-8.
Finala Mikel Egiguren-ek gidatu zuen. Bere maila agerian utzi eta tantu bikainak lortzeaz gainera, erritmo bizia ezarri zuen lehia guztian zehar eta aurkariek ezin izan zuten horrekin. Atzean Lignau bere mailan aritu zen, pilota gutxi hutsegin eta Mikel-i ondo aginduaz. Galtzaileen artean ez batak ez besteak ez zuten beren benetako maila eman, nahiz eta agian, Egiguren-ek ezarritako erritmoak izan horren errurik handiena.
Alameda Rekalde-ko kantxan, ikusgarriagoa izan zen hirugarren eta laugarren posturako lehia. Arbe eta Suso-k irabazi zuten hiru set-etan Olha eta Del Rio-ren aurkakoa, azkena 5-1ekoaz. Aurrelariak maila bikaina erakutsi zuten biek. Arbe maisu lanetan hasi zen lehen jokuan eta erreleboa bigarrenean aurkariak hartu zion, ondorioz lehena Arbe-Suso bikoarentzat eta bigarrena Olha-Del Rio pilotariek osatutakoarentzat. Desenpatekoa estua itxaroten zen baina di-da batean irabazi zuten Arbe eta Suso-k. Atzelariek, ez zuten gaizki jokatu baina gehiago jokatzen badakite.
Jaialdia 18:30etan ireki zen KINIELA batekin eta berori Ithurria-Izagirre-ek irabazi zuten, Korta-Ekhi eta Zabaleta-Madarieta bikoak baino gehiago izanda (25-15-11).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago