JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

19/06/2014
MASTER SERIES LEHIAKETAREN TXANDA

Gaur eguerdian aurkeztu da Bilbon (CLUB DEPORTIVO BILBAO) bi hilabetetako Zesta Punta oparotasun aldia zeina Mexiko hiriburuan hasi eta abuztu amaieran Hondarribia-n bukatuko dena

JAI ALAI WORLD TOUR egitasmoak bere bidea aurrera darama. PRO-AM arrakastatsua bukatuta orain MASTER SERIES lehiaketaren ordua iritsi da. Lehiaketak bi hilabete pasatxo iraungo du. Bertoko puntista handienak eta Floridan egon eta udan bertaratzen diren beste zenbaiten indarrak batzea ahalbidetzen den garaia da eta maila goreneko xistera ikusteko aukera bakar eta paregabea. 
Lehiaketak hainbat torneo hartuko ditu bere barnean, MASTER Sariak eta baita BINAKAKO zein BANAKAKO MPB txapelketak. Herri eta pilotaleku ugaritan izango da JAI ALA WORLD TOUR-a. Hondarribia, Bilbao, Donosti, Garazi, Hossegor, Plentzia, Markina zirkuituaren EGOITZA izango dira berorren fase ezberdinetan bada ere. Horrez gain, itsasoaren bestaldean ere jokatuko da MASTER SERIES-a, hain zuzen ere, lehiaketaren ekiña MEXIKO-n izango baita datorren astean bertan.
Pilotari handi ugarik hartuko du parte zirkuituan baina baita PRO-AM ean maila bikaina eman eta bere aukera izango duen gazterik ere arituko da borrokan. Azken finean helburua hori baita, izar nagusiak ispilu izan bain baina beraien aurka jokatzeko aukerarik badagoela jakitea lanak ondo egiten direnean.
Partiduko ‘txapa’ botata dago jada, orain pilotak jarriko du bakoitza bere tokian.

 
 
Descargar PDF DOSSIER PRESENTACION

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago