JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

26/06/2014
ENBIL ETA EGIGUREN BERE MAILA AGERIAN UTZIAZ HASI DIRA MEXIKO-N

Aritz Erkiaga-rekin batera JAWT zirkuituko izar nagusiek ez dute hutsik egin MASTER SERIES zirkuituaren hasieran

JAI ALAI WORLD TOUR-ak hasi du jada bere MASTER SERIES Sariketa. Gurean goizaldea zenean (arratsaldeko 19:00ak Mexikon) Mexiko-ko Pilota Federazioko presidente den Eduardo Villegas jaunak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Gazteria zuzendaria den Jon Redondo jaunak egin dute irekiera ofiziala.
Kirol alorrari dagokionez, izan nagusiek ez dut huts egin. Mikel Egiguren eta Gotzon Enbil, bere kideen laguntzarekin noski -Aldazabal eta Moresmau-, nagusi izan dira lehen partiduetan beren lehen puntuak lortuaz.
Lehen partiduan, Egiguren II eta Aldazabal berritxuarrak lan asko egin behar izan dute nahiz eta bi set-etan ‘finitu’ partidua. Inclán eta Ituarte-k galtza bete lan emon die euskaldunei (15-13, 15-13). Ituarte-k azken orduan lesionatutako Valdés III-aren tokia beteko du lehiaketan.
Bigarren partidua borrokatuagoa izan da. Moresmau-Enbil eta Olha-Txasio bikoteek partidu estua izan dute. Lehen set-a Olha eta Txasio-k irabazi dute (15-13). Hori ikusita Zumaia-ko Gotzon Enbil-ek beste martxa bat sartu eta aixe atera du bigarren set-a aurrera (8-15). Desenpatea erabakiorra zen eta, kostata bada ere, Moresmau eta Enbil-k irabazi dute 3-5.
Gaur goizaldean (Mexiko-n 19:00etan) bigarren ihardunaldia jokatuko da. Moresmau-Enbil / Inclán-Ituarte eta Egiguren II-Aldazabal / Olha-Txasio dira partiduak. Gauzak erabakitzeko bigarren pausua izango da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago