JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

27/06/2014
MEXIKO-n DENAK AZKEN IHARDUNALDI ERABAKIORRAREN ESPEROAN

Finalaurrekotako ligatxuko bigarren ihardunaldian Moresmau-Enbil eta Olha-Txasio izan ziren garaile, bi bikoak ere estu, Inclán-Ituarte eta Egiguren II-Aldazabal bikoen aurkakoan

JAI ALAI WORLD TOUR-eko lehen MASTER SERIES lehiaketa oso orekatua ari da gertatzen. Finalaurreko ligatxuko bigarren ihardunaldian dena erabakita geratu zitekeen baina ez da ala izan, ezustean eta estu bada ere, Olha eta Txasiok Egiguren II-Aldazabal garaitu baitituzte hiru set-etan (azkena 5-4).
Lehen partidua, borrokatua baita, Moresmau eta Enbil-ek irabazi dute bart. Inclán eta Ituarte, halere, ez dira erraz garaitzekoak izan eta hirugarren set-a jokatu behar izan dute Moresmau eta Enbil bikain batek garaipena lortzeko. Lehen set-a mexikarrentzat izan da (8-15), ostean garaileak nagusi izanaz (15-11, 5-0).
Bigarren partiduan etorri da ezustekoa, Olha eta Txasió lehen set-a berenganatu dute (15-8), bigarrena galdu (11-15) eta hirugarren eta erabakiorrenean tantu bakar bategatik Egiguren II eta Aldazabal-i gaina hartu eta 5-4.
Emaitza hauek dena airean uzten dut, finalerako aukera gabe mexikarrak bakarrik izanik. Beste hiru bikoteak irabaztera behartuak daude eta gainera lehen postuan berdinketa hirukoitza ere gertatu liteke. Puri purian guztia.
Gaur goizaldean (iluntzeko 19:00ak Mexikon) Olha-Txasio / Inclán-Ituarte eta Egiguren II-Aldazabal / Moresmau-Enbil dira jokatu beharreko lehia interesgarriak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago