JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/06/2014
EGIGUREN-ALDAZABAL / OLHA-TXASIO, LEHEN MASTER SERIES FINALA

Finalaurrekotako azken lehiak 2-0 irabazita, lehen postuan hiru bikote berdinduta geratu arren, Moresmau-Enbil kanpoan utzi dituzte

JAI ALAI WORLD TOUR-eko lehen MASTER SERIES lehiaketak FINALA erabakita du jada. Olha-Txasio eta Egiguren II-Aldazabal dira gaur goizaldean, iluntzeko 19:00ak Mexikon, bertako lehiaketan garaile ateratzeko hautagaiak.
Bart, ligatxuko azkenaurreko partiduan, pronostikoak bete eta garaipen xamurra lortu dute Olha eta Txasiok. Inclan eta Ituarte mexikarrak bi set-etan garaitu dituzte (15-11, 15-8) azken partidura so geratuaz.
Egiguren II-Aldazabal bikoak garaipena behar zuen eta lortu du. Moresmau eta Enbil garaitu dituzte bi set-etan, estu bada ere, eta horrela gainera atzokoan aurkari zirenak finaletik at utziaz. Finalista biak zein Moresmau-Enbil bikoa bina garaipenekin berdinduta geratu dira ligatxu bukaeran baina set-etara ‘average’ eskasena Julien eta Gotzon-ek izan dutenez kanpoan geratu dira. Enbil-ek maila gorenean mantentzen dela nabarmen utzi du ageria Mexiko-n baina ez du sari nagusia lortu, finala alegia.
Hirugarren eta laugarren posturako partiduak emango dio hasiera Mexiko-ko txapelketako azken jaialdiari; Moresmau-Enbil eta Inclán-Ituarte aurrez aurre. Ostean, FINAL NAGUSIA zeinetan Egiguren II-Aldazabal eta Olha-Txasio bikoteek beren onena eman beharko duten titulua erdietsi nahi izanez gero.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago