JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

29/06/2014
FINAL IKARAGARRI BATEN OSTEAN, OLHA-TXASIO TXAPELDUN MEXIKON

Egiguren II-Aldazabal menderatu dituzte partidu oso borrokatu batean (14-15, 15-11, 2-5); Moresmau-Enbil hirugarren 

OLHA eta TXASIO dira lehen MASTER SERIES txapeldunak. Gaurko goizaldean  Mexikon Egiguren II-Aldazabal bikoa menderatu dute final ikusgarri eta paretsu batean.
Lehen set-a urdinek irabazi dute, gerora txapeldun izan direnek defendatu duten gerrikoa, estu bada ere (15-14). Laurek bikain hasi dute finala. Atzelariek eman eta eutsi, aurrelariak ausartu eta asmatu egin dute. Bigarrena, hil ala bizikoa izan da Egiguren II-Aldazabal bikoantzat eta hala jokatu dute. Donostiarrak eta berritxuarral 15-11 irabazi eta desenpatea behartu dute. Dena airean eta emozioa gainezka, pozarren izan dira pilotalekua bete duten ikusleak.
Merezitako atsedena eginda, borrokatua izan da hirugarren set-a ere nahiz eta markagailuak ez hori adierazi. 2-5 gailendu dira Olha eta Txasio, tituluaren jabe eginaz. Lau pilotariak bikain jokatu dute eta pilotazalea pena bakar batekin etxeratu da jaialdi bukaeran; ez dute etxeko bikoa irabazten ikusterik izan lehiaketa guztian. Azken partidua ere, finalaren aurretik hirugarren postuaren bila aritutakoan Inclán eta Ituarte galtzaile izan dira Moresmau-Enbil bikoaren kontrakoan (15-10, 15-10)

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago