JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

2/07/2014
GAUR AURKEZTU DA HONDARRIBIAN BINAKAKO MPB LEHIAKETA NAGUSIA

Etzi bertan hasiko da lehiaketa, zeina sei bikotek jokatuko duten, JOSTALDI pilotalekuan

JAI ALAI WORLD TOUR-aren segida Hondarribia-ko JOSTALDI pilotalekuan izango da. Bertan jokatuko dira gaur Hondarribian aurkeztutako BINAKAKO mpb TXAPELKETA-ko jaialdirik gehienak, hain zuzen, ligatxuko hiru jaialdiak eta FINALA. Finalerdiak Bizkaian jokatuko dira, lehena Plentzian eta bigarrena Markinan. Sei bikotek jokatuko dute txapelketa. Bi taldetan banatuta eta ligatxu eran jokatu ostean, talde bakoitzeko lehen bi bikoteek finalaurrekotarako txartela lortuko dute. A multzoan Egiguren II-I.Erkiaga, Olha-Etcheto eta Ithurria-Aldazabal lehiatuko dira, B multzoan ostera Olharan-Txasio, A.Erkiaga-Leo eta Arbe-Enbil. Bikote guztiak oso parekatuak agertzen dira. Izen handi ugari dago baina denen artetik bat aipatzekotan Jokin Arbe aipatu behar, PRO-AM lehiaketa oso dotorea egin ostean handienekin lehiatzeko aukera eman baitio MPB-ak. Atzeko koadroetan Gotzon Enbil izango du, horrek eskeintzen duen lasaitasunarekin.
Txapelketako lehen partidua Egiguren II-Ibai Erkiaga eta Ithurria-Aldazabal bikoen artekoa da. Ostean, Olharán eta Txasio (Mexikon txapeldun) Aritz Erkiaga eta Leo-ren kontra. Ispaster-eko txapeldunaren estreinekoa izango da Hondarribikoa.
Atxikita lehiaketa osoko txostena.

 
 
Descargar PDF DOSSIER COMPETICION

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago