JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

3/07/2014
BINAKAKO NAGUSIA MARTXAN BIHAR ILUNTZEAN JOSTALDI PILOTALEKUAN

Finalaurreko ligatxuko bi partidu ikusgarri ikusteko aukera izango da 20:00etatik aurrera; Mikel Egiguren eta Aritz Erkiaga erabakior izateko asmotan kantxaratuko dira

BINAKAKO mpb TXAPELKETA-ko lehen bi partiduak bihar jokatuko dira Hondarribia-ko  JOSTALDI pilotalekuan. Ligatxuko lehen bi lehiak zeinetan 8 pilotari bikain arituko diren eta denen artetik distiratsuenak Miami-tik heldu berri den ARITZ ERKIAGA eta Mikel Egiguren.
Lehen partiduan, Egiguren II eta Ibai Erkiaga dira faborito Ithurria-Aldazabal bikoaren kontrakoan baina atzelari berritxuarrak Mexikon erakutsi berri du bere joku bikaina eta lanak emango dizkie bikote orekatua osatzen duten Mikel eta Ibai-ri. Atzean ondo lagunduta, Ithurria ere ausart arituko da aurreko koadroetan.
Bigarrenean, ikuslegoa Aritz Erkiaga-ri begira izango da. Zesta Punta jokalari handienetakoa dela argi utzi du azken denboraldietan bai hemen zein Miami-n. Ispaster-ko aurrelariak Leo izango du atzeko koadroetan eta aurkari ostera Olharan-Txasio. Gaur goizean zapaldu du Aritz-ek Euskal Herria eta horrek eragin liezaioke zertxobait baina printzipioz faborito dira bera eta atzelari arabarra.
Guztia, jan-edanean gozatzeko aukeran izango da bertaratzen den ikuslegoa. ABARCA jatetxeak denen eskura jarriko du marmitakoa eta Irusta txakolindegiak, nola ez, txakolina.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago