JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

5/07/2014
EGIGUREN II-I.ERKIAGA ETA OLHARAN-TXASIO, IRABAZTEN LEHENAK

Finalaurreko ligatxuko lehen partiduak irabazi dituzte Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, estu bada ere, Ithurria-Aldazabal eta A.Erkiaga-Leo bikoteen aurka

BINAKAKO mpb TXAPELKETA ezinhobeto hasi da Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan. Giro ona (300 ikusle inguru) eta partidu hobeek eman diote hasiera oso lehiatua aurreikusten den lehiaketari. Lehen garaipenak Egiguren II-I.Erkiaga eta Olharan-Txasio bikoteek lortu dituzte baina hori bai, asko jokatu, sufritu eta borrokatuta. 2-1 izan dira partidu bietako emaitzak eta, galdu arren, Ithurria-Aldazabal eta A.Erkiaga-Leo bikoteek argi erakutsi dute izango dutela oraindik zeresanik hurrengo ihardunaldietan.
Txapelketa ireki duen partiduan Egiguren II eta Ibai Erkiaga-k lan handia egin behar izan dute Ithurria eta Aldazabal menderatzeko. Lehen set-a, beren erregulartasuna tarteko, erraz antzean irabazi dute (15-8). Tantu onenak aurkariek egin dituzte baina hutsak ere bai. Hori izan da Ithurria eta Aldazabal-en galbidea. Halere, galtzaileek ez dute etzi eta bigarrena irabazi ostean (12-15), hil ala bizikora jo dute bi bikoteek. Emozioa eta jokua gainezka; 2, 3 eta 4 tantotara berdindu ostean 5-4 irabazi dute faboritoek, hau da, Egiguren II eta Ibai Erkiagak. Dena den, latz sufritu dute.
Bigarrena ere estua izan da. Aritz Erkiaga eta Leo ziren agian faborito baina Olharan-Txasio bikoak eraman du garaipena. Hauek ere 2-1, lehena irabazi (15-13), bigarrena galdu (11-15) eta desenpatea 5-3 irabazita. Set guztiak izan dira oso lehiatuak eta edozeinek irabazteko gaitasuna erakutsi du baina, azken txanpan gehiago asmatu dute gorriek eta garaipena erdietsi.
Emaitza hauekin, batez ere ikusitako parekotasunarekin, dena airean dagoela argi dago nahiz eta garaileek lehen pausua –lasaitasunarena- eman duten jada. Galtzaileek hil ala bizikoa izango dute hurrengo ostiralean kantxa berean. Ithurria-Aldazabal Olha-Etcheto bikotearen aurka arituko dira eta A.Erkiaga-Leo ostera Arbe-Enbil en aurka. Garaipena behar beharrezkoa dute aukerak mantendu nahi ezkero.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago