JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

10/07/2014
OLHA-ETCHETO ETA ARBE-ENBIL LEHIAN SARTZEKOTAN

Ithurria-Aldazabal eta Aritz Erkiaga-Leo izango dituzte aurkari Hondarribian zeinak hil ala bizikoa izango duten bere BINAKAKO txapelketako bigarren partidua lehena galdu ostean

BINAKAKO mpb TXAPELKETA-k bigarren ihardunaldia biziko du bihar Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan (20:00etan). Olha-Etcheto eta Arbe-Enbil bere lehen lehia jokatzekoak dira beraientzat bigarrena izango duten Ithurria-Aldazabal eta Aritz Erkiaga-Leo bikoteen kontra.
Bi partiduak tentsio handikoak dira batez ere beren bigarrena, lehena galduta, dutenentzat. Bigarren porrotak txapelketari agur esatea suposatuko lieke eta irabazteak denek aukerekin jarraitzea. Lehen partiduan, Mexikon joku bikaina erakutsi zuen Christophe Olha-k hangoa berretsi nahiko du atzean Etcheto duela. Dena den, ez du lan erraza izango Ithurria eta Aldazabal-ek ere beren argudio eta joku maila agerian utzi baitzuten pasa den ostiralean eta ez dute agurra sinatu nahiko.
Bigarrena ere dotorea iragartzen da. Aritz Erkiaga eta Leo-k ezin dute galdu beren aukerak mantentzekotan. Aurrean Arbe gaztea eta Enbil ‘maisua’ izango dituzte, bata oso gogotsu baina agian urduri, bigarrena beren esperientziaz eta jokuaz markinarrari ziurtasuna ematekotan. Zumaiarrak bere jokua atera eta Arbe-ri bidea xamurtzen badio, lanak izango dituzte Ispaster-eko izarrak eta Gasteiz-ko atzelariak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago