JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

11/07/2014
ARITZ: “ARRATSALDERAKO SENTSASIO ONAK DITUT”

Aritz Erkiaga, Zesta Punta profesionaleko izarrik handienetakoa (Banakako txapelduna) gogotsu bere EH-an jokatuko duen bigarren partidura begira

BINAKAKOaren bigarren ihardunaldia izango da gaur Hondarribin jokatuko dena eta bi bikote lehiaketatik at gertazeko arriskutan ere badira. Horien artean askorentzat aurrelari handiena den pilotaria dago, Aritz Erkiaga. Dena den, Ispaster-eko txapeldunak ez du horrelako asmorik; “Lehen partidua galdu egin genuen baina gaurkorako sentsazio onak ditut. Ondo gaude bai Leo eta bai ni eta aukerak ditugun artean borrokatu egingo dugu.”
Leo gasteiztarrarekin behin soilik jokatu arren, gustora hartu dute elkar; “Leo-rekin lehen aldiz pasa den ostiralean jokatu nuen lehen aldiz eta benetan gustora jokatu nuen. Oso ondo jokatu zuen eta garrantzitsuago dena, ondo hartu genuen bat. Horregaitik, gaurkorako sentsazio onak ditut”. Halere, ez dute partidu errazik,  “oraindik gure aukerak ditugu zeren eta lehen partidua galdu bagenuen ere emaitza ez zen txarra izan eta oraindik gure aukerak ditugu. Dena den, oso partidu exigentea dugu aurrean. Enbil dugu aurkari atzean eta Gotzon menderatzea beti da oso zaila” aipatu digu. Gainera aurrelari bizkaitarrak bere aukera bakarra ez du pasatzen utzi nahi; “penaz baina aurten hilabete bakarrerako etorri naiz eta hau izango da jokatuko dudan txapelketa nagusia ta indar guztiak bertan baliatu behar ditut” .

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago