JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/07/2014
OLHA-ETCHETO eta ERKIAGA-LEO-k FINALERDIAK ZIURTATU DITUZTEKERAK MANTENDU

Ithurria-Aldazabal bikoa bigarren partidua galduta kanpoan dago jada eta Arbe-Enbil bikoteak joku ona erakutsi arren garaipen gabe bueltatu dira etxera BINAKAKO txapelketako bigarren ihardunaldiaren ostean
BINAKAKO mpb TXAPELKETA-k bigarren ihardunaldia bizi izan du atzo gauez Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan eta jada bikote bat aukera gabe geratuta bukatu da jaialdia. Ithurria-Aldazabal bikoteak agur esan dio jada lehiaketari.
Olha eta Etcheto izan dituzte aurkari Ithurria eta Aldazabal berritxuarrak. Di-da baten eta inongo aukerarik eman gabe 7-15 irabazi dute lehen set-a Iparraldekoek. Oso ondo hartzen dute elkar Olha eta Etchetok eta hori asko nabarmendu da kantxan. Bigarren set-a borrokatuagoa izan da baina emaitza urdinen aldera erori da berriz (12-15) eta partidua bukatutzat eman behar.
Bigarrenean, Aritz Erkiaga eta Leo-k ezin zuten huts egin eta kunplittu dute. Estu bada ere Arbe-Enbil garaitu dituzte eta hauek ere finalerdia jada poltsikoan dute. 12-15, 10-15 izan da azken emaitza. Arbe eta Enbil-ek partidu ona jokatu dute baina Aritz eta Leo-k izugarrizko partidua egin dute lehiaketari adio esan nahi ez diotela agerian utziaz.






 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago