JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/07/2014
FINALAURREKOAK HONDARRIBIKO JOSTALDIN ERABAKIKO DIRA BIHAR

Ostean, labunbat eta igandez, Plentzia eta Markina aldiz azkenaurrekoak jokatu eta FINAL NAGUSIA geratuko da erabakita

BINAKAKO mpb TXAPELKETA-k finalaurrekoak erabakita izango ditu bihar gauez. Jostaldi pilotalekuan ligatxuko azken ekina jokatuko da eta dena erabakita geratuko final nagusiaren atarian.
Biharko lehen partiduan, Egiguren II-I.Erkiaga eta Olha-Etcheto izango dira elkarren kontra. Partidua ikusgarria da baina ez erabakiorra bi bikoak jada ziurtatua baitute finalaurrekotan izateko txartela. Erabakitzeke dago zein pasatuko den taldeburu, zein bigarren. Agian izango du garrantzirik postuak baina beste taldean ere dena erabakitzeke dagoenez, beraiek ezin jakin zein aurkari den komenigarri. Ondorioz, irabaztea helburu. Horrek gainera konfiantza ematen du hurrengo egunetan jada zirt edo zart diren partiduetarako.
Bigarrenean asko dago jokuan. Arbe-Enbil eta Olharan-Txasio bikoteek jokatuko dute. Biek dute sailkatzeko aukera baina baita kanpoan geratzekoa ere. Olharan eta Txasio-k irabaziz gero finalaurrekotarako txartela lortuko lukete eta taldeburu gainera aurrez Erkiaga eta Leo garaituta bait dituzte. Galduta ere sailkatu daiezke, taldeko bigarren moduan, baina horretarako set bat behintzat egin beharra dute. 2-0 galdu ezkero, kanpoan izango lirateke Olharan eta Txasio. Eta Arbe-Enbil, kasu berean daude baina derrigor 2-0 irabazi beharrean. Irabazi bai baina emaitza 2-1 bada, ez dute sartzeko aukerarik. Artean zai, jada sailkatuta baina postua jakiteke, Aritz eta Leo.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago