JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

19/07/2014
FINALAURREKOAK PLENTZIAN GAUR ETA MARKINA BIHAR, ZESTA PUNTAZ BLAI

FINAL-eko txartelaren bila, gaur (19:00) Aritz-Leo eta Olha-Etcheto neurtuko dira, bihar (18:00) Egiguren II-I.Erkiaga eta Arbe-Enbil

BINAKAKO mpb TXAPELKETA bukatzear da.
Asteburuko finalerdiak eta hurrengo ostiraleko FINALA geratzen da soilik 2014ko txapeldunak ezagutzeko.
Gaur Plentzian Aritz Erkiaga eta Leo, atzo Arbe eta Enbil-ek lortutako garaipenarekin taldeburu lez pasatu direnak, Olha eta Etcheto-ren aurka arituko dira. Lehen finalaurrekoa lehiatua iragartzean da, oso lehiatua. Aritz Erkiaga-k gora egin du gure lurretan partidu batzu jokatu ostean eta maila ikaragarria erakutsi duen Leo gasteiztarrarekin faborito xamar badira baina ez da erraza aurrean izango duten bikoa. Olha eta Etcheto atzo jokatu ta galdu ostean helduko dira Plentzia-ra. Horrek fisiko zein mentalki agian kalte egingo die baina bikote oso sendoa da berez eta maila oso ona dutenez, irabazteko gai badira. Finalaurreko handia. Jaialdiko lehen partidua, lagunartekoa, Korta-Aldazabal eta Jagoba-Txasio-k jokatuko dute.
Markina-n, bihar, beste finalerdia jokatuko da. Etxeko ‘txikiak’ Hondarribian atzo erakutsitako maila bikaina berretsi nahi du bere pilotalekuan. Arbe eta Enbil ezustekoa ematen saiatuko dira Egiguren II eta Ibai Erkiaga-ren kontra. Donostiarra eta Lekeitio-ko atzelaria taldeburu bezala sailkatu dira eta faborito papera beraiena da baina asko jokatu beharrean daude. Zaletuak gozatzeko aukera dute. Jokin Arbe, Unibertsitatean Goikoetxea (iaz) eta Aritz Erkiaga (aurten) menderatuta, Egiguren II-a garaitzeko aukeran ikusten baitute. Aurrekoak lagunarteko partiduetan izan dira, hau lehiaketa nagusian izango litzateke, handienen borrero lez dabil markinarra.
Lehen partidua ere bikaina izango da Markinan, Aldazabal anaiak (Aimar eta Ibon) eta Antxon-Txasio izango baitira lehian. Asteburu oparoa zeinetan FINAL NAGUSIA erabakita geratuko den.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago