JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/07/2014
EGIGUREN ETA I.ERKIAGA, BESTE FINALISTAK

Arbe-Enbil garaitu dituzte Markinan, estuazun handiekin bada ere (8-15, 15-14, 5-3)

BINAKAKO mpb TXAPELKETA-ko FINALA erabakita geratu da gaur Markinako Unibertsitatean jokatutako finalerdi dotore eta estu baten ostean.
Giro polita eta partidua are hobea izan da Unibertsitateko kantxan. Egiguren II eta Ibai Erkiagak lortu dute azkenean finalerako txartela Arbe eta Enbil 2-1 garaituta. Halere, partidu oso zaila izan dute hasieratik irabazleek. Enbil ikaragarri bat ikusi da Markinan eta, Arbek oso ondo lagunduta, 8-15 lortu dute lehen set-a. Faboritoek gauzak ilun zituzten baina bigarrena irabazita lasaitu ederra hartu dute. Bigarren set-ean 15-14 irabazi dute gerriko gorridunek. Erabakiorrak izan dira Jokin Arbe-k eginiko saketiko bi falta, azkena markagailua 14-14 zegoenean.
Desenpatekoa bikaina izan da. Bai Egiguren zein Arbe ausart eta erasokor aritu dira tantu oso dotoreak lortuaz. Azkenean, garaipena Egiguren II eta Ibai Erkiagak lortu dute 5-3koarekin. Lehen partidua, lagunartekoa, Aldazabal anaiek irabazi dute (Aimar-Ibon) 2-0. Antxon eta Txasio baino gehiago izan dira berritxuarrak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago