JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

26/07/2014
EGIGUREN II-I.ERKIAGA TXAPELDUN

A.Erkiaga eta Leo gainditu zituzten atzo gauez Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan 

BINAKAKO mpb TXAPELKETA-ko txapelak Egiguren II eta Ibai Erkiaga-k dituzte jada soinean. Aritz Erkiaga eta Leo gainditu zituzten atzo gauez (15-14, 15-9) oso giro ederrean jokatu zen finalean. Hondarribiko harmailak itxura ezinhobea erakutsi zuten eta ikusleak gozatu egin zuen finalaz.
FINALA lehiatua izan zen eta kalitatez ere handia. Lehen set-a bigarrena baino hobea zeinetan gerora galtzaile izan zirenak 11-14ko abantaila ihes egiten utzi zuten 15-14 galduaz lehen zatia. Horrek, moralez jota utzi zituen urdiñak eta bigarrena, nahiz eta gogorra suertatu baita, ez zuten maila berean jokatu Aritz eta Leo-k. Azken aldera gainera gasteiztarrak asko sufritu zuen aurkariak bera topatzerako jokua egin bait zuten.
Txapeldunek partidu bikaina jokatu zuten. Ibai Erkiaga oso oso seguru aritu zen uneoro eta Egiguren-ek aurrean egin zituen bere tantuak. Lehen set-ean Aritz Erkiaga donostiarra baino gehiago izan zen baina bigarrenean behera etorri eta ezin izan zuten Ispaster-koak eta gasteiztarrak ‘ezustekoa’ gauzatu.
Hirugarren posturakoa ere bikaina izan zen eta estu bada ere bi set-etan lortu zuten garaipena baita Olha eta Etcheto-k (15, 15-14) Arbe eta Enbil-en kontrakoan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago