JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

2/08/2014
TXASIO ETA ETCHETO, BANAKAKO FINALAURREKO LIGATXURA

Hondarribian jokatutako partiduetan Olha eta Korta kanporatu dituzte hurrenez hurren

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-ri dagozkion lehen bi partiduak bart jokatu dira Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Finalaurreko ligatxuan sartzeko lehia baliagarriak izan dira eta Txasio eta Etcheto suertatu dira garaile giro politean jokatutako jaialdian (400 ikusletik gora).
Txasio zarauztarrak Olha garaitu du bi set estu jokatu ostean (12-9, 12-8). Nolabait ezustekoa izan da denentzat Christophe Olha baitzen faborito. Txasio-k partidu bikaina jokatu du. Aurreko koadroetara hurreratu denean ere ingurua etzaio arrotza egin eta tantu dotoreak lortu ditu. Sakean ibili da pattal xamar 5 falta eginaz. Dena den, nahikoa eroso irabazi du bere banakako lehen partidua.
Bigarrena lehiatuagoa izan da. Etcheto-k irabazi du baina asko sufrituta. Lehen set-a iparraldekoarentzat izan da 12-9 behetik gora eginez. Hala eta guztiz ere, Korta-k ez zuen aukera pasatzen utzi nahi eta bigarrena 10-12 irabazi du tantu bikain mordoska poltsikoratuta. Desberdinketan, markagailua 3-1 zela, saketik falta egin eta garaipena eskura jarri dio Korta-k Etcheto-ri eta, noski, honek ez du aukera alferrik galdu.
Ligatxua ondorioz Egiguren II, Enbil, Txasio eta Etcheto-k jokatuko dute. Hiru ihardunaldiak abuztuaren 8, 15 eta 19an izango dira bi onenek FINALA abuztuaren 22an jokatzeko.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago