JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

6/08/2014
BESTE MASTER SERIES TITULU BAT JOKUAN HOSSEGOR-EN

Egiguren II-Aldazabal eta Moresmau-Enbil bihar gauez bertoko finalean

Jai Alai World Tour zirkuituko beste final bat jokatuko da bihar HOSSEGOR-ko Alfred E’lluere pilotalekua. MASTER SERIES lehiaketa berri baten azken partiduko protagonistak Egiguren II-Aldazabal eta Moresmau-Enbil izango dira.
Bi bikoak, aurreko ostegun bietan, A.Erkiaga-Alliez II.a eta Treku-Txasio garaituta egin dute finalerako bidea eta orain, berriz ere, garaipena izango dute helburu titulua erdiestekotan.
Donostiko aurrelaria eta Berriatua-ko atzelaria dira faborito baina beti lez hori kantxan erakutsi behar izango da. Aurkari dituztenak ez dira makalak. Gotzon Enbil-ek bere maila erakutsiz gero ‘etxeko’ aurrelariak aukerak probeztu nahiko ditu. Halere, Ibon Aldazabal ere maila oso onean ari da, batez ere pilota asko astinduaz, eta ez du xamur izango zumaiarrak bere printzipiozko nagusitasuna ahalbidetzen. Aurrean, Egiguren II.ak nagusitasuna erakutsi du jokatutako lehia guztietan eta aukera hau ere horretarako baliatu nahiko du.
Aurrez, gaur gauean bertan (22:00h.), Donibane Garaziko lehiaketan Olha eta Aldazabal izango dituzte aurrez aurre bertoko izar Cavier aurrelariak eta Enbil-ek. Bertoko lehen finalaurrekoa izango da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago