JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

7/08/2014
EGIGUREN ETA ENBIL BEREN NAGUSITZA ERAKUTSI BEHARREAN

Hondarribian BANAKAKO finalaurreko ligatxuko lehen ihardunaldia bihar (20:00) iluntzean; aurrez, goizeko 11:30etan Donostiko MS-a aurkeztuko da  bertako udaletxean

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-k bere finalaurreko ligatxuko lehen partiduak izango ditu ikusgai bihar iluntzean Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan. Aurreko ostiralean garaile ateratako Txasio eta Etcheto berriz ere txuriz jantziko dira eta aurrez aurre Egiguren eta Enbil izango dituzte.
Zarauztarraren zein Iparraldekoaren lanak ez dira xamurrak izango nahiz eta beren aurkariak gaur gauez Hossegor-eko finala jokatuta kantxaratuko diren bihar. Egiguren titulua erdiesteko faborito nagusia da eta Txasio-ren kontrakoa aurrera atera beharko luke. Enbil eta Etcheto-ren artekoa parekatuagoa iragartzen da batak, zumaiarrak, ez baitu apurtzen duen horietako jokua eta besteak, iparraldekoak, lan egiteko griña eta kalitatea sobera baitu. Irabazten duten biek zein galtzen duenek, hurrengo ostiralean (abuztuaren 15a) elkarren aurka jokatu beharko dute bigarren ihardunaldian.

DONOSTIA-ko ‘MS’ AURKEZPENA

Dena den, Hondarribiko jaialdiaren aurretik JAWT-ak beste ekitaldi bat ere badu Gipuzkoa-ko hiriburuan, bertan aurkeztuko baita DONOSTIA-ko MASTER SERIES lehiaketa. Goizeko 11:30etarako dago iragarrita ekitaldia zeinetan udal ordezkariak zein partaide izango diren pilotariak ere izango diren. Lehiaketa abuztuaren 11 eta 12an jokatuko da Karmelo Baldan, ‘MS’ lehiaketen formatuan, hau da, finalaurrekoak eta finala.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago