JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

8/08/2014
EGIGUREN ETA TXASIO GARAILE, LEHENAK BEREA BETEAZ, BIGARRENAK EZUSTEKOA EMONAZ

Banakako finalaurreko ligatxuko lehen ihardunaldian ikusle kopuru handia batu zen Jostaldi pilotalekuan zeinak gustura atera ziren lau pilotariek emaniko mailarekin

Banakako finalaurrekoak gaur ekin dio bere ligatxuari. Egiguren eta Txasio izan dira lehen garaileak eta, nolabait, abantaila berenganatu dutenak. Mikel Egiguren aixe nagusitu da borondatetsu baina uneoro ezinean aritu den Etcheto-ren aurkakoan (12-5, 12-7). Titulua berenganatzeko faborito nagusia da donostiarra.
Jaialdiko lehena askoz ere orekatuagoa izan da. Txasio-k irabazi du lehen set-a (12-10) baina bigarrenean odolkiak ordainetan itzuli dizkio Enbil-ek (10-12). Desberdinketakoan zumaiarra aurreratu da eta ematen zuen, ‘sustoa’ pasatuta, garaipenak etziola ihes egingo baina lau tantu errezkan egin eta Txasio-k lehen ezustekoa eman du (5-3). Bi atzelariek maila bikaina eman dute, txik-txak zein txula ugari lortu dituzte batak zein besteak, baina batek bakarrik irabazi behar eta gaurkoan zarauztarra izan da nagusi. Hurrengo ostiralean bigarren ekina garaileek alde batetik eta galtzaileek bestetik jokatuko dute.

DONOSTIA-ko ‘MS’ AURKEZTUTA

Jaialdiaren aurretik, DONOSTIA-ko MASTER SERIES lehiaketa aurkeztu da Gipuzkoako hiriburuko udaletxean. Astelehen eta asteartez, Balda pilotalekuan Zesta Punta lehiaketa izango da. Lehen finalaurrekoan Olha-Enbil eta Arbe-I.Erkiaga neurtuko dira, bigarrenean Egiguren II-Txasio eta Korta-Aldazabal. Asteartean FINALA jokatuko da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago