JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

12/08/2014
EGIGUREN II-TXASIO, ONENAK DONOSTIAN

Karmelo Balda pilotalekuan Olha eta Enbil garaitu eta DONOSTIA HIRIA berenganatu dute final bikain baten ostean

Donostia-ko Master Series lehiaketa EGIGUREN-TXASIO bikoak irabazi du gaur iluntzean final bikain baten ostean Olha eta Enbil garaituta. Hiru set jokatu behar izan dituzte titulua erdiesteko, zeinekin pilotalekuko harmailak bete dituen pilotazalea gustura atera den ikusitakoarekin.
Finaleko lehen set-a Olha eta Enbil bikoak irabazi du (15-10) asko eta serio jokatuta. Bigarrenean berdin jarraitu dute Iparraldeko aurrelariak eta Zumaiako atzelariak baina Egiguren eta Txasio-k hortzak estutu eta 12-15ekoarekin irabaztea lortu dute, lehia deserdinketara eramanaz. Azkena, berriz, urdiñek atera dute aurrera markagailuak 3-5 erakusten zuela eta titulua berenganatuaz. Lau puntistek maila bikaina kantxaratu dute eta bukaeran txalo zaparrada jaso dute ikuslegoaren eskutik.
Jaialdiko lehen partidua, hirugarren posturakoa, Arbe eta Ibai Erkiaga-k irabazi dute bi set-etan Korta-Aldazabal menderatuta (9-15, 11-15).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago