JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

15/08/2014
ENBIL ETA EGIGUREN NAGUSI HONDARRIBIAN

Etcheto eta Txasio garaitu dituzte BANAKAKO finalaurreko ligatxuko bigarren ihardunaldian eta ondorioz, oraindik lau pilotariak finalean izateko aukerekin mantentzea ahalbidetzen da

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-k finalaurreko ligatxuko bigarren ihardunaldian Enbil eta Egiguren izan dira jokatutako bi partiduetako garaileak.
Gotzon Enbil-ek Etcheto menderatu du baina benetan asko kostata. 11-12, 11-12 izan da partiduko emaitza eta erakusten duena bezalako parekatuak izan dira bi set-ak. Bestera ere erori zitezkeen baina zumaiarrak txapeldunen zortea izan du eta horrek eman dio garaipena. Ostean Mikel Egiguren-ak aixe menderatu du Txasio, batez ere, bigarren set-ean. Lehenengoan zarauztarrak lanak eman dizkio donostiarrari (8-12) baina hau irabazitakoan dena izan da erraza faboritoarentzat (6-12).
Emaitza hauekin dena geratzen da hirugarren ihardunaldian erabakitzeke, lau pilotariek aukerak mantentzen baitituzte. Egiari zor, aukera gehienak Mikel Egiguren-ek ditu baina Bilbon jokatu beharreko Enbil-en kontrakoa galdu eta Txasio-k Etcheto garaituta berdinketa hirukoitza legoke lehen postuan bi garaipenekin eta, averagearen menpe izango lukete hirurek finalerako sailkapena. Aldiz, Egiguren-ek Enbil menderatu ezkero eta Etcheto-k Txasio, donostiarra finalean eta berdinketa bigarren postuan legoke Txasio, Etcheto eta Enbil-en markagailuak begiratu beharrean egonaz sailkapen kontutarako.
Hori dela eta, BILBOKO AZKEN FASEA-k ikaragarrizko ikusmina sortzen du BANAKAKO guztia han erabakiko baita. Datorren asteartean, abuztuaren 19an, finalaurreko azken saioa. FINAL NAGUSIA abuztuaren 22an. Zita biak iluntzeko 19:00etan hasiko dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago