JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

17/08/2014
BILBOKO AZKEN FASE ERABAKIOR ETA INTERESGARRIA JADA PREST

Finalaurreko ligatxuko bi ihardunaldi jokatuta eta oraindik dena erabakitzear ekingo zaio ligatxuko azken ihardunaldiari astearte honetan, hilaren 19an 19:00etan, CLUB DEPORTIVO BILBAO kantxan

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-ren azken fasea ASTE NAGUSIA-rekin batera jokatuko da Bilboko CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan. Finalerako hautagai ziren eta diren lau pilotariak sailkatzeko aukerak dituztelarik ekingo dio gainera asteartean lehiaketaren azken tramuak, hain zuzen, finalaurreko ligatxuko azken ihardunaldiak.
Iluntzeko 19:00etan Txasio eta Etcheto kantxaratuko dira. Lehenak jokatutako bi partidutatik bata irabazia du, bestea galduta. Irabazi ezkero hanka eta erdi finalean izango lituzke baina galduta ere aukerak mantenduko lituzke, beti ere, Egiguren II eta Enbil-ek ostean jokatuko luketenaren ‘pentsuan’. Etcheto-k derrigor irabazi beharra dauka Hondarribian jokatutako biak galduak baititu. Gainera irabazita ere, zai egon beharko luke eta Egiguren II-aren garaipena probeztu sailkapen aukerak izateko tanteo averageari begira.
Ostean, Egiguren eta Enbil kantxaratuko dira eta aurreko lehia nola joan den ikusita pilotari bakoitzaren aukerak ezberdinak izango dira. Dena den, argi dagoena da donostiar aurrelariak irabazi ezkero finaleko txartela poltsikoratuko lukeela. Bere  aurkariak ere beste horrenbeste egin beharko du, galdu eta Txasio eta Etcheto-rekin bigarren postuan berdindu ezkero tanteo eskasagoa izango bait luke behintzat Etchetorekin finalerako aukera galduaz.
Enbil-ek irabazita ere ez luke finalerako txartela ziur izango aurrekoa Txasio-k irabaziko balu, bai honek Etchetoren aurka galdu ezkero bera eta Egiguren II lehen postuan berdinduta geldituko bait lirateke bi garaipenekin.
Guzti hau horrela, benetan interesgarri agertzen da astearteko finalerdien azken txanda. Dena erabakita, FINALA abuztuaren 22rako dago iragarrita zeinetan TXAPELDUN handia zein izango den erabakiko den.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago