JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

18/08/2014
BANAKAKO FINALA BIHAR ERABAKIKO DA CLUB DEPORTIVO BILBAO-ko KANTXAN

Finalaurreko ligatxuko azken partiduak jokatuko dira bihar Bilbon arratsaldeko 19:00etan hasita

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-ren FINAL NAGUSIA bihar iluntzean erabakiko da Bilboko CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan. Finalaurreko ligatxuko azken partiduak jokatuko dira 19:00etan hasita eta ostean ostiraleko protagonisten nortasuna jakina izango da.
Denek dute finalean izateko aukerak eta beraiek baliatu nahiko dituzte. Lehen partiduan bi atzelari neurtuko dira, Etcheto eta Txasio, zeinak irabazteko griña erakutsiko duten. Iparraldekoa borrokalaria eta jarraitzailea da, Txasio ostera erabakitzen gehiago ausartu da lehiaketa honetan eta bakoitzak berera jokatuko dute.
Ostean, Enbil-ek lan zailak ditu Egiguren faboritoaren kontrakoan. Irabaztea beharrezko du zumaiarrak. Lehen lehia Txasiok irabazita, zailago izango du irabazteaz gain markagailura ere begiratu beharko baitu berak. Egiguren ‘singlista’ hobea da eta horren kontra egin beharko du Enbil-ek. Bi lehiak bukatuta, hilaren 22ko final erabakita geratuko da.

AURKEZPENA eta MATERIAL AUKERAKETA

Finalera begira, asteazkenean bertan –abuztuaren 20a, eguerdia-, aurkezpena eta material hautaketa izango da CLUB DEPORTIVO BILBAO-ko kantxan bertan. Aurreko eguneko bi sailkatuak, Sabin Anuzita –Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Zinegotzia- eta Munduko Pilota Batzarreko ordezkariak izango dira bertan. Lan horiek bukatuta, dena izango da prest FINAL NAGUSI-rako.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago