JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

20/08/2014
DENA PREST BANAKAKO FINALERA BEGIRA

Arazo gabe aukeratu dituzte pilotak Mikel Egiguren eta Gotzon Enbil-ek txapela nagusiaren bila etzi arituko diren kantxan

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-k azkena bakarrik falta du. Sailkapena asteartean erabaki bazen, gaur aukeratu dituzte pilotak CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan bertan finaleko bi protagonistek.
Gustora daude biak material eta pilotalekuarekin. “Pilotak egokiak dira pilotaleku honetarako eta frontoia bere ere oso ona banakako partiduak jokatzeko” dio Gotzon Enbil-ek.
“Ez dut nire burua faborito bezala ikusten. Argi ikusi zen atzo Gotzon ondo dagoela eta lanak edozeini emateko gai dela, partidua oso zaila izango da” dio Donostiko aurrelariak. Aurkariaren puntu onak aipatzean Mikel Egigurenek argi du “Gotzon atzelaria izanagatik oso ondo mugitzen da kantxan eta errestoan min egiteko gaitasuna du”. Enbil-ek aldiz Egiguren-ek abantailak dituela dio banakako jokurako “errematean, errebotean eta sakean ni baino ohituago dago, banaka gehiago jokatutakoa gainera. Partidua oso zaila da baina lasai ateratzeko aukera dut eta gauzak ondo egin eta zorteak lagunduta, ezustekoa eman dezaket” esan digu zumaiarrak.
Gauzak horrela, dena prest etziko FINAL NAGUSIA-ren zai. Aipatu baita hiruagrren eta laugarren posturakoa ez dela jokatuko Etcheto-ren ezina tarteko. Horren ordez Aldazabal anaien eta Arbe-Txasio bikoaren arteko interesgarria izango da jaialdia irekiko duena.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago