JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

21/08/2014
ARBE-ERKIAGA, FIN ETA SEGURU, TXAPELDUN DONIBANE GARAZI-N

Olha eta Aldazabal menderatu zituzten hiru set-etan (15-12, 10-15, 3-5)

Garazi-ko Master Series lehiaketako txapelak ihes egin zion Olha pilotariari. Etxean txapeldun izan nahi zuen Aldazabal-ekin batera baina ARBE eta IBAI ERKIAGA-k lortu zuten sari nagusia atzo gauez jokatutako finalean.
Harmailak gainezka egin zuten eta partiduak ez zuen hutsik egin. Lau pilotariek maila ikaragarria eman zuten baina irabazleak ziurrago jokatuaz txapelen jabe egin ziren. Olha eta Aldazabal gogotsu eta indartsu hasi ziren, batez ere etxeko Chistophe Olha, lehen set-a irabaztea lortuaz (15-12).
Arbe eta Ibai Erkiaga-k, beren izaera horrelakoa izaki, ez zuten etzi eta lanean jarraitu zuten. Oso, oso seguru Lekeitio-ko atzelariak eta serio eta fin Markina-ko aurrelariak. Bigarrena beraiek irabazi zuten 10-15 emaitza markagailuak erakusten zuela. Azkena ere, oso estua eta interesgarria,  Arbe eta Erkiaga-k lortu zuten adierazitako ziurtasuna tarteko.
Ibai Erkiaga-k MASTER SERIES barnean bere bigarren titulua erdietsi zuen BINAKAKO mpb TXAPELKETA-ri atzokoa gaineratuaz. ARBE txikiak bere JAWT-aren barneko ibilera bikaina borobilduz merezitako garaipenaren jabe egin zen. Bikaina benetan Markina-ko ‘mixerraren’ lana.

BIHAR BANAKAKO FINAL eta HONDARRIBIA ´MS’

Bihar ere egun handia izango da pilotazaleentzat eta bereziko zesta punta zaleentzat. Bilbo-ko CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan EGIGUREN eta ENBIL Banakakoa lortzekotan arituko dira. Aurretik, Aimar eta Ibon Aldazabal anaiek jokatuko dute; aurka Arbe-Txasio.
Hondarribian, bertoko MASTER SERIES titulua jarriko da jokuan. Treku eta I.Erkiaga-k Olha eta Leo-ren aurka jokatuko dute. Lehia hauekin MASTER SERIES lehiaketa puntuagarriak bukatuko dira hurrengo ostiraleko FINAL NAGUSIA zeintzu jokatuko duten erabakiaz. Gogoratu, hurrengo irailaren 29an Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan, MASTER SERIES-ari bukaera emango zaio.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago