JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

21/08/2014
EGIGUREN-ENBIL, ZIRT EDO ZART

JAWT-aren barneko BANAKAKO mpb TXAPELKETA berenganatzeko aukera dute bi gipuzkoarrek bihar CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan (19:00etan, 2.ena)

BANAKAKO mpb TXAPELKETA-k azken ekina bakarrik falta du TXAPELDUNA ezagutzeko. Bihar 21:00ak aldera jakingo da iaz Aritz Erkiaga-k Mikel Egiguren berari Bilboko kantxan ‘lapurtutako’ titulua nork lortzen duen. 19:00etan hasiko da jaialdia non Aldazabal anaiek (Aimar eta Ibon) Arbe eta Txasio-ren kontra jokatuko duten.
Zortzirak aldean hasiko da FINAL NAGUSIA eta bertan bi gipuzkoar, bi txapeldun handi baina faborito bakarra, Mikel Egiguren. Donostiarrak ez du orainartean banakako titulurik erdietsi baina azken urteetan finaletan izan da eta hori bada zerbaiten seinale. Egiguren ‘singles’-ista hobea da eta printzipioz garaipena berenganatu beharko luke baina egun eta ordu jakinean eman behar du berea, bihar datorkio garaia donostiarrari.
Enbil-entzako ere garaia berbera da baina, lehen aldiz finalerako sailkatuta, aukera urriagoak somatzen zaizkio. Maila ikaragarria du zumaiarrak baina banaka ez da sekula nabarmendu. Ilusioa, lana eta gogoa kantxaratuko ditu seguru eta Egiguren-ek berea emon ezean ezustekotik gertu izango da. Asteartean neurtu ziren bi puntistok eta donostiarrak irabazi bazuen ere, lehen set-ean ikusi zen zumaiarrak baduela gairik faboritoa menderatzeko.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago