JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

23/08/2014
EGIGUREN, BANAKAKO ZORTZIGARREN TXAPELDUNA

Gaur CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan Gotzon Enbil garaituta Remen (2), Katxin (1), Félix (3), Goikoetxea (9+1), Lander (1), Bereikua (2) eta Aritz Erkiaga-k (1) aurrez lortutako erregetza berenganatu du aurrelari donostiarrak 

Hirugarrenean ez baina laugarrenean BAI. 2010 eta 2011.ean Goikoetxearen aurka eta iaz Aritz Erkiaga-ren aurka FINAL HANDIA galdu ostean, azkenean BANAKAKO mpb TXAPELKETA irabaztea lortu du Mikel Egiguren-ek.
Enbil garaitu du bi set-etan (12-7, 12-9) Bilboko CLUB DEPORTIVO BILBAO frontoian giro bikaina sortu duten 600dik gorako pilotazaleen aurrean. Betekada beste behin Bilbon Zesta Punta gosea dagoenaren seinale. Txapeldunari TXAPELA Bilboko alkateak jarri dio, hain zuzen, Ibon ARESO jaunak.
FINALA bere oso polita eta entretenigarria izan da. Tantu batzu oso gogorrak, beste batzu bikainak eta denak kalitate handikoak. Enbil-ek estu hartu du Egiguren faboritoa baina larregi barkatu du une konkretuetan. Ez du asmatu egin beharrekoa egiten eta Mikel-ek erraztasun horiek ondo probeztu ditu. Lehen set-a oso parekatua izan da 5-5erarte, gero Mikel 9-5era joan da eta hor bukatu da lehena. Bukaeran 12-7. Bigarrenean zumaiarrak abantailak izan ditu, baita aukerak beroiek handitzeko eta hirugarrena behartzeko baina,...ez du asmatu. 2-5 aurretik zihoanean, kontrakantxako bi txapa jo ditu Enbil-ek bata bestearen atzetik. 2-7 izan zitekeena 4-5 bihurtu da eta, gutxira, Egiguren-ek hartu du berriz agintea.
Oso parean izan dira baina tantu konkretuetan Mikel-ek sufritu eta gero hobeto bukatu du. Enbil asko ibili da kantxan eta nekea ere somatu zaio azkenerako. Halere, pilotazaleak gozatu egin du. Faboritoak irabazi du baina ‘jokatuta’ eta erabateko nagusitasun sentsaziorik sortu gabe gainera, horrek zumaiarraren aukerak ahalbidetzen zituelaren esperantza piztuaz zalearengan. Dena den, azkenean MIKEL EGIGUREN TXAPELDUN!!!!
Aurrez jokatutako lehiak, lagunartekoak, ez du kolorerik izan. Aimar eta Ibon gehiago izan dira eta Arbe-Txasio bikoa 12-3, 12-7 garaitu dute. Errazegi.
HONDARRIBIA-n bertoko MASTER SERIES lehia ere jokatu da ikuslegoa erruz hurreratuta gainera. Olha eta Leo nagusitasun osoz gailendu dira Treku eta I.Erkiaga-ren kontrakoan (15-6, 15-10).

 
 
Descargar PDF PALMARES INDIVIDUAL

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago