JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

28/08/2014
EGIGUREN-TXASIO ETA OLHA-ENBIL UDAKO AZKEN TITULUAREN BILA

Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan, bihar iluntzeko 20:00etan (2.partidua), jokatuko dute MASTER SERIES SARIKETAKO azken final nagusia

Bi hilabete luze izan dira zesta puntalari handienak euskal zaletuak gozatu arazten aritu direnak. Hasitakoari beti bukaera etortzen zaio eta Jai Alai World Tour barneko MASTER SERIES Sariketak ere hurbil dauka bere azkena. Bihar iluntzean bukatuko da Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan ‘puntisten’ uda oparoa.
Final nagusia bikaina da benetan. Egiguren, ranking orokorreko garailea,  Txasio-rekin arituko da Olha-Enbil bikoari aurre egitekotan. Lau puntistek maila bikaina erakutsi dute bi hilabeteetan eta biharkoan ez da gutxiago izango.
Donostiko aurrelaria orainartean erakutsi duen nagusitza nabarmentzen saiatuko da azken finalean ere baina ez du xamur izango Olha ere bikain bait dabil eta atzean Gotzon Enbil-en laguntza izanaz are gehiago. Txasio izango du bizkarzain Egiguren-ek, pilotari segurua da zarauztarra eta Mikel-entzat oso lagun egokia. Donostia Hiria ‘MS’ lehiaketako finala errepikatuko da eta orduan Egiguren eta Txasio-k lortutako garaipenari buelta eman nahi diote Olha eta Enbil-ek. Zumaiarrak gainera udako lehen titulua ere erdietsi nahi du hiru azpitxapelduntzaren ostean (Hossegor, Donostia, mpb BANAKA)
Lehen partidua ere bikaina izango da Hondarribian; Arbe-Erkiaga eta Moresmau-Aldazabal neurtuko dira. Markinar txikiarentzat handienekin jokatzeko maila baduela erakusteko beste aukera bat.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago