JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/08/2014
EGIGUREN ETA TXASIO-RENTZAT UDAKO AZKEN TITULUA

Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuan, MASTER SERIES SARIKETAKO final nagusia lortu zuten OLHA eta ENBIL garaituta (15-10, 12-15, 5-2)

Bikaina izan da JAI ALAI WORLD TOUR-aren lehen ekitaldiko azkena. Hondarribiko JOSTALDI pilotalekuak gainezka egin du bart Master Series Sariketaren azken partiduan. Jendetza batu zen bertan eta FINAL NAGUSI ikaragarri bat ikusita pozarren aldegin zuten denek.
Azken titulu nagusia EGIGUREN II eta TXASIO-k lortu zuten OLHA eta ENBIL 2-1 garaituta. Asko jokatu behar izan zuten txapeldunek, baita sufritu ere. Lehen set-a xamurra izan zen garaileentzat, batez ere, aurkariak ez zirelako fin ibili lehen tantuetan. Egiguren eta Txasio 9-2 aurreratu ziren eta gero markagailua mantentzea nahiko izan zuten 15-10 lehena eskuratzeko. Lehen set-eko bigarren zatian jada martxa ona hartu zuten Olha eta Enbil-ek eta bigarrena benetan bikaina izan zen. Lau pilotariek ikaragarrizko maila eman zuten. Tantu ikaragarriak ikusi ziren Hondarribiko pilotalekuan, bai erasoan zein defentsan lan zoragarria egin baitzuten protagonistek. Ondorioz, finalak merezi zuen eta hirugarren set-a behartu zuten urdinek (12-15).
Azken set-ari emozio puntua falta izan zitzaion. Mikel Egiguren-ek di-da apurtu zuen azkena (5-2). Olha-ren sakeak ondo hartu eta dejada bikainez lortu zituen lehen biak, gero atzean beste bi eta bukatua finala.
Merezita Egiguren II eta Txasio TXAPELDUN. Honenbestez bukatutzat eman zen MASTER SERIES-a eta orain JAWT-a bigarren ekinaldia prestatu beharrean da zeina PRO-Amarekin hasiko den berriz ere.
Lehen partiduan ere tantu politak izan ziren baina nagusitza erabatekoa izan zen gorrien alde; Arbe-Erkiaga nagusitu ziren Moresmau eta Leo-ren kontra (12-10, 12-7).

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago