JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

9/10/2014
PRO-AM LEHIAKETAREN BIGARREN EDIZIOA BILBOKO UDALETXEAN AURKEZTU DA GAUR

Aurtengoan final nagusiaren aurretik 12 lehiaketa jokatuko dira zeinetan bertan dauden puntista handienetakoak bere onena ematen saiatuko diren

Gaur eguerdian aurkeztu da komunikabideetara  Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioa. Aurkezpena Bilboko udaletxean izan da eta bertan izan dira Sabin Anuzita (Bilboko Udaleko Kirol, Euskara eta Gazteria zinegotzia), Jon Redondo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria) eta Fernando Palacios (Munduko Pilota Batzarreko ordezkaria). Heurekin batera, protagonista izan dira baita ere lehiaketan parte hartuko duten hurreratutako pilotari zenbait (Egiguren, I.Erkiaga, Suso, Ekhi, Del Rio).
PRO AM SARIA 2014-2015 hamabi sariketa ezberdinez osotua egongo da zeinetan finalaurreko eta final jaialdiak izango diren. Lau bikote ezberdin finalaren bila. Torneo denetan puntuak banatuko dira eta zortzi onenek (4 aurrelari eta 4 atzelari) FINAL NAGUSIA jokatuko dute ekainean Bilbon.
Bizkaiko hiriburuan bukatuko bada, hasi Durangoko Ezkurdi Jai Alaia pilotalekuan  hasiko da. Durangarrentzat egun handiena den SAN FAUSTO egunean, urriaren 13an. Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ezkurdin izango dira udako BINAKAKO nagusian txapeldun izan ziren Mikel Egiguren eta Ibai Erkiaga, hori bai, bikote ezberdinetan.
Bi finalerdiak jokatu ostean, ostiralerako iragarritako FINALA erabakita izango da. Lehen finalerdian, Egiguren eta Zabala Ithurria-Ekhi bikoaren aurka arituko dira, ostean Jagoba eta Ibai Erkiaga Arbe-Madarieta bikote bizkaitarraren kontra.
Hau bukatuta, Gasteiz, Mexiko eta Bilbo izango dira hurrengo egoitzak urte bukaerararte.

 
 
Descargar PDF DOSSIER PRESENTACION

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago