JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

14/10/2014
ITHURRIA-EKHI eta ARBE-MADARIETA FINALISTA PRO-AM LEHEN LEHIAKETAN

Egiguren eta Erkiaga, BINAKAKO TXAPELDUNAK, galtzaile izan ziren atzo Durangoko Ezkurdi pilotalekuan, zeinetan jende ugari batu zen

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioa hasi da jada eta lehen partiduan ezustekoa emanaz gainera. Durangoko Ezkurdi pilotalekuan Egiguren-Zabala bikoteak galdu egin baitu Ithurria eta Ekhi-ren kontrakoa (12-15, 15-9, 2-5). Bigarrenean, Arbe eta Madarieta, bi jokotan (15-14, 15-10), gailendu dira Jagoba eta Ibai Erkiaga-ren aurkakoan.
Lehen finalaurrekoa oso eskas hasi zuten Egiguren eta, batez ere, Zabalak. Atzelari markinarra oso urduri atera zen kantxara eta 2-8 galtzen hasi ostean ezin izan zioten joko-ari buelta eman nahiz eta 12-12na berdintzea lortu. Bigarren jokoan, onera etorri zen markinarra eta garaipena erdietsi zuten berak eta Egiguren-ek (15-9). Ematen zuen sustoa bere horretan geratuko zela baina desberdinketakoa ere galduta finaletik at dira faboritoak. Zabala gaizki hasi bazen ere, ondo aritu zen partidu erdi aldetik aurrera. Egiguren berak ez zuen maila eman eta Ithurria-Ekhi txukun batzuen aurrean ezin izan zuten garaipenik lortu.
Bigarrena bi jokotan erabaki zen. Jagoba eta Ibai Erkiaga-k agindu zuten lehen erdian baina ez zuten errematatu eta 15-14 galdu zuten lehen jokoa. Hori ikusita Jagoba gaztea pixkat behera etorri eta erosoago atera zuten bigarrena Arbe artistak eta Madarieta-k (15-10).
Finala, ostiralean jokatuko da Ezkurdi Jai Alai frontoian (19:00etan) eta bertan ITHURRIA-EKHI eta ARBE-MADARIETA lehiatuko dira.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago