JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

16/10/2014
PRO-AM 2014-15eko LEHEN TITULUA EZKURDIN ERABAKIKO DA

Ithurria-Ekhi eta Arbe-Madarieta dira finala jokatuko dutenak (19:00etan); aurrez, hirugarren posturako lehian, Egiguren II-Zabala eta Jagoba-I.Erkiaga lehiatuko dira

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioak bihar ezagutuko ditu lehen lehiaketako garaileak. Durangoko Ezkurdi pilotalekuko FINALA Ithurria-Ekhi eta Arbe-Madarieta bikoteek jokatuko dute, hain zuzen, Egiguren-Zabala eta Jagoba-I.Erkiaga bikoteen aurka San Fausto egunez irabazle ateratakoak.
FINALA oso parekatua aurreikusten da. Atzelariak ez dira apurtzaile handi horietakoak, fin ekitekoak baizik. Madarieta zein Ekhi pilota asko frontisean jartzen duten pilotari klasea dira, ondorioz partiduak aurrean erabaki beharko luke. Markinako Arbe txikia tarteko izanda ikuskizuna ziurtatua dago, artista baita bera. Halere, ez du xamur izango Markinako Unibertsitatean pilotan ikasitako “katamixerrak”, Mauleko Ithurria azkarra baita defentsan eta erasokorra bere jokuan. Lau puntistek berea ematen badute, pilotazaleak gozatu ederra hartuko du Ezkurdi Jai Alai frontoian.
Aurrez, Egiguren eta Zabala-k osatutako bikoteak Jagoba eta Ibai Erkiaga izango dituzte aurkari hirugarren posturako lehian. Hau ere, maila handiko partidua da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago